Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

HEGOALDE EUSKALTEGIA

Artxiboa: Urria 2009

29/10/2009 GMT 1

Nekazaritza-erregaiak

hegoalde @ 15:51

biodiesela

"Bioerregaien eskaria hazi ahala, hainbat elikagai garestitzen ari dira, esnea eta ogia adibidez"

Industriak eta nekazaritza erakundeek igoera handiak iragarri dituzte datozen hilabeteetarako

BERRIA-Aitziber Arzallus

Esnea, ogia, arrautzak, azukrea, eguzki-lore olioa, haragia eta beste zenbait elikagai garestitzen hasi dira. Oraingoz, abeltzainek eta elikagai industriak baizik ez dute aldea nabarmendu. Baina, ziurrenik, luze baino lehen, herritar arruntari egokituko zaio faktura ordaintzea, erosketak egiten dituenean.

Industriak eta nekazaritza erakundeek igoera handiak iragarri dituzte datozen hilabeteetarako. Zenbait %20koak izango direla esatera ere ausartu da. Baina, gehienek diote, oraindik goizegi dela lehengaiak garestitzeak azken kontsumitzaileari nola eragingo dion jakiteko.

Hiru arrazoi nagusi daude honen guztiaren atzean. Batetik, Txinak gero eta pentsu gehiago behar du bere txerri eta oilasko industria elikatzeko, eta bere ekoizpenarekin nahikoa ez duenez, labore asko inportatzen ari da. Bestetik, lehortea dela eta, Australia -munduko hornitzaile handienetako bat- askoz gutxiago esportazten ari. Eta azkenik, bioerregaien eskaria hazten ari da.

BIOERREGAIEN ALDE ILUNA. Laboreak, azukre kanabera eta eguzki-lorea dira erregai ekologikoak ekoizteko erabiltzen dituzten lehengaiak. Hala, oraintsu arte elikadurarako baliatzen ziren hainbat uzta etanola eta biodiesela egiteko erabiltzen dira orain.

Ondorioz, azken hilabeteotan, nekazaritza produktuen prezioak, eta batez ere, gizakiek eta animaliek kontsumitzen dituztenenak, asko igo dira nazioarteko merkatuetan. Artoak, esaterako, duela urtebete halako bi balio du. Garagarraren prezioa, berriz, 10,8 zentimotatik 16 zentimora pasatu da. Eta artoak orain urtebete baino 6 zentimo gehiago balio du; lehen 13 eta orain 19, hain justu. Elikagai horiek inoiz ez ziren hainbeste garestitu hain denbora laburrean.

ZER DERITZEZU NEKAZARITZA-ERREGAIEI?

27/10/2009 GMT 1

Iratiko Oihana

hegoalde @ 11:27

iratiko.JPG

Ez dakizue asteburu honetan zer egin? Hona hemen nire proposamena!
Udazkena oso garai ona da Iratiko Oihana bisitatzeko. 16 ibilbide prestatu dituzte eta oso erraza da hauek jarraitzea, seinale ugari baitago. Ibilibide hauek oinez nahiz bizkletaz egin daitezke.
Basoan ibiltzeaz gain, inguruan Otxagabia bezalako herri politak dituzu.
Anima zaitez!

19/10/2009 GMT 1

Hamaika irakurtzeko jaoiak gara!!

hegoalde @ 20:26

Amona salgai

Interneteko mundu nahasgarri horretan nabigatzen nenbilela oharkabean aurkitu dudan berriak nire onetik atera nau. Nola? Hamar uteko neska britainiar batek amona enkantean ipini duela? Amonatxoa, enkantean?

«61 urteko amona eskaintzen dut. Ezaugarriak: oso kexatia da, astuna eta aldi berean musukatzailea eta maitagarria. Zaletasunak: tea hartzea eta gurutzegramak egitea».

Sinestea kostatzen den iragarki hori munduko edonork eskura izan dezakeen eBay web orrian ipini zuen tuntunak. Internet bidezko salerosketa enpresa horretako arduradunek, ordea, hasieran dibertigarria iruditu zitzaiela onartu bazuten ere, «gizakien salmenta ez dela legezkoa» argudiatuz iragarki surrealista hura lehenbailehen kentzea erabaki zuten. Normala. Halere, ez pentsa, kendu aurretik txikiak 27 erantzun inguru jaso omen zituen, 20.000 euroko eskaintza tentagarria tartean.

Zer deritzozu honi? Edozein gauza da onargarria?

AGORA

hegoalde @ 18:33

Egundaino espainieraz egindako pelikularik garestiena zuzendu du Amenabarrek. Horrela, zuzendari honek ikuskizun erraldoi bati ekin dio estreinakoz: ehunka eta ehunka aktore, dekoratu alimalekoak... Garai batean ospe handia izan zuten pelikuletarako dekoratzaile eta jantzi-arduradun britainiarrek, eta alor horietan ere horien pare dabil Ágora. Nazioartean izen handia duten aktoreek hartu dute parte filmean.

Ikusita duzu? Horrela bada, kontaguzu zer iruditu zaizun!

14/10/2009 GMT 1

Kuba

hegoalde @ 11:09

kuban.JPG

Asteburuan ez dut txango berezirik egin baina hurrengo oporraldian edota eztei-bidaian, Kubara joatea gomendatuko nizueke. Denboran bidaia bat egitea bezalakoa da baina etorkizuna ezagutu beharrean, iragana nolakoa zen ikusteko aukera izango duzu.
Jendea oso jatorra eta "Me estás estresando" iragarkitik ateratakoak dirudite! Beraz, deskonektatzea oso erraza da.
Halaber, paisaiak zoragarriak dira eta aukera zabala da: itsasoa, oihana, eraikin kolonialak,...
A! eta mojitoak gozo-gozoak dira!Kar kar kar
Badaukazue beste propsamenik?

13/10/2009 GMT 1

Patagonia

hegoalde @ 15:42

Perito Moreno
Inbidia pixka bat emango badizuet ere, ez da hori nire asmoa,baizik eta ikasturteko blog berriari hasiera ematea. Izan ere, nire lankideak lanpetuegi ibiliko dira eta ni hemen glaziar artean fresko-fresko.
Ez dakizue nolako parajeak dauden inguruotan, ikaragarria da, ez dago deskribatzeko hitzik. Gainera hain da handia dena, hain dira distantzia luzeak, hain da atsegina jendea, hain da ona txorizo bifea (gure txuletoia)... bueltatzeko gogo gutxi gero!
Oraintxe El Calafaten gaude, hegomendebaldean, Andeen ondoan, Txilerekin muga-mugan, Argentino lakuan hain zuzen ere.Hiru egunotan glaziarren Natura Parkeetan egon gara eta atzo Perito Morenon aurrez aurre ezin handik mugitu aizue! Zer nolako zirrara eragiten duen hainbesteko elur festak!
Bueno,badakit ingurumariok urruti antzean daudela, baina zuek ere asteburu luze honetan egingo zenuten bada txangoren bat edo eskapadatxorik, ezta! Kontaguzue bada!!
MUSU HANDI BAT PATAGONIATIK

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!