
Inbidia pixka bat emango badizuet ere, ez da hori nire asmoa,baizik eta ikasturteko blog berriari hasiera ematea. Izan ere, nire lankideak lanpetuegi ibiliko dira eta ni hemen glaziar artean fresko-fresko.
Ez dakizue nolako parajeak dauden inguruotan, ikaragarria da, ez dago deskribatzeko hitzik. Gainera hain da handia dena, hain dira distantzia luzeak, hain da atsegina jendea, hain da ona txorizo bifea (gure txuletoia)... bueltatzeko gogo gutxi gero!
Oraintxe El Calafaten gaude, hegomendebaldean, Andeen ondoan, Txilerekin muga-mugan, Argentino lakuan hain zuzen ere.Hiru egunotan glaziarren Natura Parkeetan egon gara eta atzo Perito Morenon aurrez aurre ezin handik mugitu aizue! Zer nolako zirrara eragiten duen hainbesteko elur festak!
Bueno,badakit ingurumariok urruti antzean daudela, baina zuek ere asteburu luze honetan egingo zenuten bada txangoren bat edo eskapadatxorik, ezta! Kontaguzue bada!!
MUSU HANDI BAT PATAGONIATIK