AGORA
Egundaino espainieraz egindako pelikularik garestiena zuzendu du Amenabarrek. Horrela, zuzendari honek ikuskizun erraldoi bati ekin dio estreinakoz: ehunka eta ehunka aktore, dekoratu alimalekoak... Garai batean ospe handia izan zuten pelikuletarako dekoratzaile eta jantzi-arduradun britainiarrek, eta alor horietan ere horien pare dabil Ágora. Nazioartean izen handia duten aktoreek hartu dute parte filmean.
Ikusita duzu? Horrela bada, kontaguzu zer iruditu zaizun!

Zabaldu
del.icio.us
Nik ez dut Agora ikusi, baina azken egunotan bi film ikusi ditut.
Bata da Woody Allenaren "si la cosa funciona" eta gogoz gomentatzen dizuet, Woodyren humor azkarrez beteta dago. Barre egin nahi baduzue ez daukazu galtzerik.
Bestea da Campanella argentinarraren, "el hijo de la novia" egin zuen zuzendari beraren, azken filma "el secreto de sus ojos" oso ondo dago. Osagarri guztiak dauzka film ona izateko, besteak beste, intriga, misterio, maitasuna, humorea...Ricardo Darin bere protagonista da.Donostiako zinemaldian aurkeztako film hori arrakasta handia lortu zuen, hala ere, ez zuen lortu Concha, baina badakizue ze esanahia daukan concha argetinan? Campanella Argentinara concha bat etorri balitz, zer pentsatuko zuen bere emazteak? Seguraski bere maletak utziko zizkion ate ondoan.
Bender | 2009-10-30 - 10:32:30 GMT 1 #
Amenabarren beste hiru filma ikusita, gogoekin joan nintzen Agora ikustera, baina nahiko hotz utzi ninduen.
Pelikula ona da, teknikoki ia perfektua, protagonista nagusiak, Rachel Weiszek, oso ondo egiten du Hypatiarena, erlijio fanatismoak arriskutsuak direla gizarte guztietan edota edozein aldietan jakinarazi nahi diguna Amenabarrek argi dago baita. Ikuslearen ikuspuntutik ez dauka akats inportanterik...
Baina niri ez zitzaidan gustora harrapatu, ez behintzat Tesis moduan. Ez dakit zer, baina zerbait falta zaio filmari; pasioa akaso, sexoa... haragizko pertsonaiak izatea...
Dena dela, pelikula oso gomendarria dela uste dut.
reka | 2009-11-05 - 18:21:16 GMT 1 #
Ni ere gogoz joan nintzen filma ikustera, Amenabarrena dela, dirutza gastatu duela... hori guztia kontuan hartuta. Alabaina, eta entretenitu ninduela aitortu arren, ez ninduen guztiz asebete, ez ninduen ezerekin hunkitu... agian Amenabarren asmoa ez zen hunkitzea, ez dakit.
Nik uste, istorio asko kontatu bai egiten du, ez du, ordea, ezertan sakontzen, ez da sexurik, ez pasiorik... zerbait falta zaio, ados nago Rekarekin. Kaixo Reka, ongi etorri blogera!!
Aran | 2009-11-13 - 19:32:58 GMT 1 #
Inork ikusi du After pelikula? Baliteke zinemaren maisu-lan bat ez izatea, baina berrogei urte inguru dauzkagunontzat nahiko interesgarria da.
Gidoia sinplea da: aspaldiko hiru lagun geratzen dira alkohola, drogak eta sexuaren gau-pasa bat gozatzeko. Hirurak berrogei urte dituenak dira, gizarte honetan arrakasta lortutakoak, diru arazorik gabekoak eta abar, baina hirurei zerbait falta zaie zoriontasuna lortzeko.
Pelikula ondo kontatuta dago: gau horretan burutik zer pasatzen zaio protagonista bakoitzari. Hau da, istorio berbera hiru ikuspuntu desberdinetatik.
Tristan Ulloak eta Willy Toledok oso ondo egiten dituzte euren eginkizunak, eta Blanca Romerorena apartekoa da. A zer nolako neska katxarro! Erakargarri xamar izatea ez ezik, bere interpretazioa beste biena baino apur bat hobea da.
Anima zaitezte, "cuarentones", merezi du eta! Hori bai, gazi-gozo saporearekin irtengo zarete zinematik. Jakin dezazuen.
reka | 2009-11-23 - 19:16:30 GMT 1 #