Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

HEGOALDE EUSKALTEGIA

19/10/2009 GMT 1

Hamaika irakurtzeko jaoiak gara!!

hegoalde @ 20:26

Amona salgai

Interneteko mundu nahasgarri horretan nabigatzen nenbilela oharkabean aurkitu dudan berriak nire onetik atera nau. Nola? Hamar uteko neska britainiar batek amona enkantean ipini duela? Amonatxoa, enkantean?

«61 urteko amona eskaintzen dut. Ezaugarriak: oso kexatia da, astuna eta aldi berean musukatzailea eta maitagarria. Zaletasunak: tea hartzea eta gurutzegramak egitea».

Sinestea kostatzen den iragarki hori munduko edonork eskura izan dezakeen eBay web orrian ipini zuen tuntunak. Internet bidezko salerosketa enpresa horretako arduradunek, ordea, hasieran dibertigarria iruditu zitzaiela onartu bazuten ere, «gizakien salmenta ez dela legezkoa» argudiatuz iragarki surrealista hura lehenbailehen kentzea erabaki zuten. Normala. Halere, ez pentsa, kendu aurretik txikiak 27 erantzun inguru jaso omen zituen, 20.000 euroko eskaintza tentagarria tartean.

Zer deritzozu honi? Edozein gauza da onargarria?

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Amona salgai textuari dagokionez, nire iritzia esan nahiko nuke. Alde batetik, berria irakurri bezain pronto neure buruari galdetu diot zertan pentsatzen duten, gaur egungo umeek; sinesgarria iruditzen zaidalako horrelako berriak egunkaria agertzea. Beste alde batetik, amonarekiko edo pertsona helduarekiko errespetuaren eza dela, uste dut. Beraz, hemendik aurrera, kontu handiz irakurriko dut egunkaria, ez da batere onargarria nire ikuspuntutik.

    Ana Melchor | 2009-10-21 - 16:15:01 GMT 1 #

  2. Egia esan, artilukua irakurri eta gero ni ere (artikuluaren idazlea bezala) harrituta geratu naiz.
    Hori bai, gehien harritu nauena izan da adin gabeko batek ebayen iragarkiak jarri ahal izateak. Hauxe, oso arriskutsua iruditzen zait.
    Neuk entzunda neukan, iragarkiak jartzeko adinez nagusi izan behar zela, baina dirudienez hori ez da horrela eta edonork jar dezake edozein iragarkia, edozein komunikabidetan....
    Niretzat adingabekoek, oro har, oraindik ez daukate kriterio onik zer iragar dezaketeen erabakitzeko.
    Nik proposatuko nuke legea aldatzea, bakarrik nagusiek iragarkiak jarri ahal izateko.
    Horrela, espero dut iragarkiak zentzu handiarekin irakurtzea...
    Ay ene!!!!, falta zaiguna!!!....familia salmenta jartzea!!!

    María | 2009-10-22 - 14:10:37 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!