Nekazaritza-erregaiak

"Bioerregaien eskaria hazi ahala, hainbat elikagai garestitzen ari dira, esnea eta ogia adibidez"
Industriak eta nekazaritza erakundeek igoera handiak iragarri dituzte datozen hilabeteetarako
BERRIA-Aitziber Arzallus
Esnea, ogia, arrautzak, azukrea, eguzki-lore olioa, haragia eta beste zenbait elikagai garestitzen hasi dira. Oraingoz, abeltzainek eta elikagai industriak baizik ez dute aldea nabarmendu. Baina, ziurrenik, luze baino lehen, herritar arruntari egokituko zaio faktura ordaintzea, erosketak egiten dituenean.
Industriak eta nekazaritza erakundeek igoera handiak iragarri dituzte datozen hilabeteetarako. Zenbait %20koak izango direla esatera ere ausartu da. Baina, gehienek diote, oraindik goizegi dela lehengaiak garestitzeak azken kontsumitzaileari nola eragingo dion jakiteko.
Hiru arrazoi nagusi daude honen guztiaren atzean. Batetik, Txinak gero eta pentsu gehiago behar du bere txerri eta oilasko industria elikatzeko, eta bere ekoizpenarekin nahikoa ez duenez, labore asko inportatzen ari da. Bestetik, lehortea dela eta, Australia -munduko hornitzaile handienetako bat- askoz gutxiago esportazten ari. Eta azkenik, bioerregaien eskaria hazten ari da.
BIOERREGAIEN ALDE ILUNA. Laboreak, azukre kanabera eta eguzki-lorea dira erregai ekologikoak ekoizteko erabiltzen dituzten lehengaiak. Hala, oraintsu arte elikadurarako baliatzen ziren hainbat uzta etanola eta biodiesela egiteko erabiltzen dira orain.
Ondorioz, azken hilabeteotan, nekazaritza produktuen prezioak, eta batez ere, gizakiek eta animaliek kontsumitzen dituztenenak, asko igo dira nazioarteko merkatuetan. Artoak, esaterako, duela urtebete halako bi balio du. Garagarraren prezioa, berriz, 10,8 zentimotatik 16 zentimora pasatu da. Eta artoak orain urtebete baino 6 zentimo gehiago balio du; lehen 13 eta orain 19, hain justu. Elikagai horiek inoiz ez ziren hainbeste garestitu hain denbora laburrean.
ZER DERITZEZU NEKAZARITZA-ERREGAIEI?

Zabaldu
del.icio.us
Nekazaritza erregaiak direla eta oinarrizko produktuen prezioa igotzen ari da,eta hori ez dugu inoiz gustoko, batez ere orain, krisi garaian; baina agian hau da Lurrari egin diogun kalte guztiaren truke ordaindu beharreko prezioa, auskalo!
Saida | 2009-11-04 - 12:04:06 GMT 1 #