Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

HEGOALDE EUSKALTEGIA

25/11/2009 GMT 1

Celda 211

hegoalde @ 20:18

celda-211-teaser-trailer-y-poster.jpg

Zinema leihatiletan arrakasta izaten ari da. Diotenez, "2012" filmaren estreinaldiak ez dio lehia handirik suposatuko, denon ahotan dabil eta horrek bere alde egingo omen du.

Daniel Monzonek gidoi sendoa eta osatua ekoiztu omen du eta Luis Tosarren lana paregabea omen da. Goya saria jasotzeko hautagaitzat daukate dagoeneko Luis askok eta askok.

Oso film entretenigarria omen da, nahiko sekuentzia gogorrak dituena portzierto. Ez omen du inork txintik esaten aretoan, eserlekuan itsatsita baleude bezala. Gainera gidoiak Ameriketako "happy end" delakotik urruntzen gaituen zenbait ezusteko omen ditu.

Hau guztia ikusita, gaur bertan ikuslearen eguna dela aprobetxatuz, badakizue astegun buruzurian aparteko zerbait egiteko, zinemara joan eta berau ikusiko dut. Esango dizuet zer iruditu zaidan!!
ARAN

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Celda 211 izeneko filma primeran dago. Bere hasierak ustekabean hartu ninduen eta handik aurrera guztia korapilatzen da. Beharbada nire ustez gehiegi korapilatzen da, baina zalantzarik gabe gomendatzen dizuet. Izan ere, filma horrek bi hilabete baino gehiago daramatza zineman eta jendeak jarraitzen du ikustera joaten, horrek esan nahi du oso filme ona dela.

    bendertxo | 2010-01-04 - 13:37:35 GMT 1 #

  2. Celda 211 aurtengo film hoberenetarikoa dela uste dut. Ez nuen espero hain ona izatea. Goya saria irabaztea merezi du. Benetan oso hona da eta gomendatzen dizuet.

    Imanol | 2010-01-11 - 12:07:05 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!