Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

HEGOALDE EUSKALTEGIA

17/12/2009 GMT 1

Gabonak

hegoalde @ 17:04

gabonak2006-txi.jpg
GABONAK
GarbiƱe Ubeda Goikoetxea
(Berria, 09-11-29)

Kontsumo haurtxoaren jaiotza. Ospakizun handia heldu baino bi hilabete lehenago hasten dira hura gurtzeko errezuak. Telebista du eliza, eta iragarki estiloko jantzia sotana. Ordu erdi luzeko errosarioan hasita, ahulenak gozatu nahiko ditu lehenik, sineskorrenak. Modako aberaskumearen itxurako panpina sexi anorexiko hiper-fashion bitxizaleak, neskatoentzat. Ultraheroi transformagarri borrokazale ahalguztidunak, mutikoentzat.

Lurrinak heltzen dira gero. Gure ezintasunak aitaren batean gaindituko dituzten ur sakratuak, ametsak egia bilakatzeko mirariak: B delicious DKNY, Spirit Antonio Banderas, Intimately Beckham. Eta Age Killer bezala, betierekotuko gaituzten kremak, makillajeak. Gizontasunaren maila goratzen duten ordulariak. Maite dugunari kosta ala kosta erosi beharko genizkiokeen nolakotasunak.

Urtaroa balitz bezala epe finko baterako ezinbestean heltzen den tortura psikologiko sistematikoa da Gabonetakoa. Honezkero, ederki estututa gauzka bere atzaparretan. Ez dago inora ihes egierik.

ZUK ZER, IHES EGIN NAHIKO ZENUKE ETA EZIN AL DUZU? ZER DIRA GABONAK ZURETZAT?

Erantzunak

Erantzunak(10) »

  1. Ni ez nago batere ados zurekin. Txikitan, izugarri gustatzen zitzaizkidan gabonak, batez ere Errege Eguna. Txikitan dena irupiden hutsa zen.
    Halaber, gaboneko iragarkiak politak iruditzen zitzaidan.Esate baterako, freixenet iragarkiak oso pozten ninduen urtero.
    Nik uste dut, gabonak ez direla kontsumorik,familia eta lagunak baizik.

    Irati | 2009-12-21 - 09:52:31 GMT 1 #

  2. nik ez dut burua apurtzen gabonak aprobetzaten dut jan, edan eta normalean egoten ez naizen senideekin egoteko.
    Aprobetza ditzazun iruditzen zaizkizun gabonetako gauza positiboak eta ahaztu kontsumismoa eta roilu txarrak.

    peio | 2009-12-21 - 10:14:26 GMT 1 #

  3. Gabonetako gauzarik hoberena oporrak dira.
    Egia da familiarekin egoteko garaia dela, edo hori sartu digute buruan; ez daukagu, bada, urte osoan haiekin egoteko?
    Eta opariak?ez dira bihurtu gure errua ezabatzeko bide? Gure elkarrekiko maitaitasuna ez da oparien bidez frogatu behar, urtean zeharko jarduerarekin baizik.
    Gainera, oso jai erligioso da, eta gende gehiena ahazten da Josuren jaiotzaz. Hobe genuke elizara igandero joatea, milaka euro gastatzea baino!
    Nire ustez, oso zaila da familiatik ihes egitea garai honetan, baina kontsumismotik alde egitea erabat ezinezkoa da.
    Merry christmas eta urte berri on!

    Mr. Schutz | 2009-12-23 - 11:21:09 GMT 1 #

  4. Testu honek esandakoarekin zeharo ados nago, gaur egungo gabonak, tamalez kontsumismo hutsa bilakatu baitira.
    Bestalde, nire aburuz lehengo balioetako gehienak gadu dira, balio hauen ordez gaurko gizartea, ditxosozko diruaren menpe dago.
    gabonetan ez ezik, eguneroko bizitzan ere gertatzen da gaur egungo bizimodu txar hau.
    Jendearen bitarteko elkartasun handia zegoen lehen, orain, aldiz benetako kontsumitzaile bihurtu gara.
    honetaz guztiaz gain aspaldian honelako jaiak, nagusiki erlijioan oinarritzen ziren, orain, berriz, erlijioa ez dauka garrantzi gehiegirik; izan ere, xede nagusia dirua xahutzea da.
    Niri dagokionez, gabonak gero eta gutxiago axola zaizkit, umetan gabonak ospatzeak poz handia ematen zidan, askotariko jatorduengatik, opariengatik, besteak beste, gaur egun, ostera, jai hauei ez diet garrantzirik ematen.
    lehen, edozein oparirekin zoriontsua nintzen, gaur, berriz, berdin dit.
    niretzat gabonak laburtuz, egutegiaren beste denboraldi bat da.
    hitz gutxitan diruaz berba egin nahiko nuke; nahiz eta dirua beharrezkoa den bizitzea, hala eta guztiz ere, zenbat eta diru gehiago eduki, hainbat eta inkorformistak eta zoritxarrekoak izango gara.
    horrela, bizi izaten jarraitzen badugu, denbora gutxian zoritxarrez edo tamalez gizakia desagertuko da

    Francisco Javier Ramirez Gil | 2009-12-29 - 13:18:55 GMT 1 #

  5. gabonak oso alaiak ziren guretzat, txikiak ginenean. gabonekin batera etortzen ziren jaiak, opariak, jostailuak, gozokiak eta abar.
    lilurapen handia egiten zitzaigun. helduak garenean, aldiz, antzinako lilurapena galtzen da; gabonetan elkartzen gara familiarekin, hozkailua janariz betetzen dugu, bazkari eta afari oparoak egiten ditugu, batzuetan tripaundi jarri arte eta denbora daukagunez, oporretan garelako eta patrikan diru gehiago eramaten dugu, gabonetarako soldata eskuratu baitugu, zaila da kontsumismotik ihes egitea.

    juanjo | 2009-12-30 - 12:06:01 GMT 1 #

  6. Gabonak aitzikia ona da familia elkartzeko, batez ere, gurasoak eta seme-alabak leku ezberdinetan bizi direnean. Gabonak behartzen gaitu gure senideekin elkartzera, bestela ziur aski ez ginateke elkartuko. Hortaz, bere etorriak pozten nau.
    Gainera, umeentzat garai hau oso magikoa da; izan ere, Kaleetako argiak pizten dira, apaintzen dugu gure etxera eta belenak prestatzen ditugu, eta batez ere, Olentzero edo Errege Magikoak aillegatzen dira. Bere aurpegieetan ikus dezakegu bere poza eta horren ondorioz magia hau mantendu behar dugu (nahiz eta batzuetan Olentzero edo Erregeak ume batzuekin justuak ez izan).

    Kontsumoaren aldetik, nik esango nuke kontsumo munduan gaudela, eta hori kontuan hartuta, Gabonetan gertatzen denak ez gaituela zertan harritu. Batzuk gehiago, beste batzuk gutxiago, baina oro har kontsumozaleak gara.Gabonetan ohikoa baina gehiago kontsumitzen dugu eta izugarrizko afariak egiten ditugu. Argi dago gehiekerien garaia dela, baina beno urtean behin ez da hainbesterako. Hortaz, ondo pasa eta asko gasta, mutil-neska.

    bendertxo | 2010-01-04 - 10:06:44 GMT 1 #

  7. ez dago batere ados emakume honek esan duenarekin; izan ere, kontsumismoa egotea ezinbestekoa da bizitza honetan, bestela, ezinezkoa izango litzateke lan egitea. honetaz gain, zenbat eta diru gehiago izan, hainbat eta zoriontsuagoa izango zara, horregatik jai hauek hainbeste gustatzen zaizkit, kontsumismo hutsa baitira.
    bestalde, erlijoari dagokionez niri aburuz lerdokeria hutsa da. mundu honetako garrantsisuena dirua da. GORA DIRUA ETA KONTSUMISMO !!!!!

    Juan Jose Querejazu Fernadez de Leceta | 2010-01-05 - 13:56:26 GMT 1 #

  8. Bendertxo maitia, ez nago erabat ados esan duzunarekin.
    Kontsumitzeko era anitz dago eta, nire ustez, gabonetakoa ez da hoberena, azken finean behar ez ditugun gauzak erosten ditugulako (askotan opariak pentsatu gabe erosten dira eta aste baten buruan zaborran bukatzen dute).
    Kaleko argiek gure zergak xahutzen dituzte, eta gainera itsusi arras izaten dira; hitz batean esateko: baliogabekoak.
    Beste alde batetik, familia osoa biltzeko beste aitzaki daude, eta berarekiko maitasuna urtean zehar frogatu behar da, ez bakarrik erligioak markatutako bi egunetan.
    Hori bai, garai hau guztiz magikoa da; sakeletako dirua konturatu gabe desagertu zait! Alderantziz gertatuko balitzait eta poltsikoak diruz beteko balitzaizkit, askoz gehiago gogoko nituzke gabonak.
    Gehiegikeriak ez dira bi astetan bilatu behar, urte osoan zehar banatu behar dira; horrela ez ginateke ardiak bezala ibiliko supermerkatuetan ilarak egiten.
    Gainera, horrenbeste afarik urte berrirako proposamen bera eginarazten digu: hartutako pisua kentzea (hauxe ez da osasuntsua!!!)
    Portzierto, batzuk oso pozik gaude gure etxe txikiarekin belena edota zuhaitza jartzeko lekurik ez daukagula konturatzen garen arte!
    Urte berri on guztioi!!!

    Mr. Schutz | 2010-01-06 - 13:46:19 GMT 1 #

  9. Emakume honek esan duena, niri iritziz ez dauka zentzurik; izan ere, gehien gustatzen zaizkidan urteko jaiak dira gabonak, hau da, ederrenak edo liluragarriak direnak.
    Alde batetik, bost egunetan zehar familia osoa elkartzen dugu, gainera gehiegi barre egiten dugu.
    Beste alde batetik, alderdi tristea dago. Gure artean ez dagoen jendea gogoan izaten dut. Horren ondorioz, urtero, behin jatorduak hasita, negar egiten dut; hala eta guztiz ere, senarteei esker lasaitzen naute.
    Bestalde, jai hauetan egun bat dago, niretzat esangurutsua dena, zehazki, erregeen eguna da.
    Oso zaharra banaiz ere, berrogeita hamar urte baino gehiago baitaukat; dena dela, egun honetan hainbeste opari jasotzeak, izugarri hunkitzen nau. Ematen didaten oparia lerdokeria hutsa izan arren, Ikaragarri alaitzen naiz.
    Maria "La Magdalenak" baino gehiagok negar egiten dudanean urteko data bat da. Oraindik jostailuak oso gogoko ditut. Zenbat eta zaharra naizen, orduan eta ume gehiago sentitzen naiz.
    Garai honetan gehienok ume bihurtzen gara. laburbilduz, GORA GABONAK!!!!!!
    NIRE PARTEZ, HEGOALDE EUSKALTEGIKO JENDEARENTZAKO URTE BERRI ON ETA BEREIZIKI ARANTZA TXAPARTEGIRENTZAKO!!!!!!!!!!!

    Uribarri-Haranako Juanjo \\ | 2010-01-07 - 13:40:54 GMT 1 #

  10. Textu honetan idatzitakoaren ideia guztiz ezberdina dut. Gabonak alde kontsumitzailea bat dutela onartzekoa dut, baino familia elkar egotea ere lortzen ditu gabonak.
    Onartzekoa da guztuko dugula opariak aurkitzea zuhaitz azpian baina hori norbanaren nahia da.
    Nire ustez gabonak bakoitzak nahi duen modua bizi behar direla.

    imanol | 2010-01-13 - 15:08:24 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!